Urduñako udalak aurrekontuaren egoera latza aurkeztu du batzar herrikoian eta modu eraginkorrean parte har dezan deia luzatu dio Aldundiari

 

 

 

 

 

 

 

Bilduk osatutako egungo udal gobernu ak 2011ko balantze ekonomikoa publikoki aurkeztu eta urte honetarako uda aurrekontuak ezagutzera eman ditu pasa den martxoaren 14an izandako batzar herrikoian . Aipatu batzarrean, udalaren egungo egoera larriaren nondik norakoak azaldu ditu, aurreko legealdietatik eratorria, nahiz eta krisi testuinguru orokorr ak okerrera eraman duen.

Aurreko udal gobernuen kudeaketa ereduak eragindako egitura-defizit sakona du udalak. Defizit hori epe motz zein luzera eskatutako diru-maileguen bitartez saihestu nahi izan da, baina azken batean ia sei milioi euroko zor publikoa sorrarazi du, urtean 500.000€ inguruko ordainketa suposatzen duen zorra.

Oraingo udal gobernu taldeak hainbat aurrezte neurri jarri ditu martxan gastu arruntak murrizteko helburuarekin, urtean 339.900€ko aurreztea suposatzen dutenak (udal aurrekontuaren %10,83). Hala ere, gaur egungo krisi testuinguru orokorrak maila berean murriztarazi ditu udalaren diru iturriak, udalaren aurreikuspenen arabera aurreko urtean baino 1.070.000€ gutxiago (aurreko urtekoak baino %15,88 gutxiago). Hori dela eta, 693.000€ko defizita aurreikusten da udaletxe eta udal sozietate publikoetan.

Udalaren kalkuluen arabera urtearen erdialderako likidezia agortuko litzateke, eta ondorioz ezinezkoa da aurrekontu gauzagarri bat osatzea. Hori dela eta, 2011koak luzatzea proposatu du udal gobernuak gastu aurrezte neurri handiak txertatuz.

Bizkaiko Foru Aldundiarekin izandako elkarrizketen erantzuna ez dago, alkatearen aburuz, egoeraren larritasunak beharko lukeen mailan. Izan ere, udalak zuen egitura-defizita ezagutu arren Aldundiak berak ahalbidetu zuen, bere bermeaz, Urduñaren zorpetzea.

Hori dela eta, deia luzatu zaio aldundiari berehala konprometitu dadin udalak udalerriak bizi duen finantza-egoera larriari aurre egiteko aurkeztu dizkion proposamenetan lagundu dezan.