PNV-k Urduñan eginiko irregulartasunak agerian utzi ditu Kontuen Euskal Epaitegiak

Herriko Kontuen Euskal Epaitegiak, udalaren eta sozietate publikoen inguruko fiskalizazio txosten ofiziala egin berri du 2009 urteko legaltasuna eta kontabilitatearen inguruan; aipatu txostenean agerian uzten ditu orduko udal gobernuak eginiko hainbat hutsune, irregulartasun eta bete gabeko arauak.

Iraingarria da Urduñako PNV-k egungo udal gobernuaren aurka gogor egitea udala kudeatzeko gai ez dela esanez eta egungo udal ordezkariak ezjakin gisa aurkeztuz epaitegi batek eurek gidatutako gobernuaren gestioa zigortzen duen momentu berean.

PNV-k gidatutako kudeaketa eredua udala eta sozietate publikoak zorpetzean oinarritu izan da, bideragarritasun ekonomikorik gabe eta kredituei aurre egiteko inolako diru-sarrerarik aurreikusi gabe; Bizkaiko Foru Aldundiak onartu du gure udalerriaren zorpetzearen neurria (sei milioi euro) nahiz eta Urduñako PNV agerikoa dena ezeztatzen tematzen den, errealitatea ezkutatzeko saio antzuan.

Gure hiriak egoera ekonomiko latza bizi du, datozen hamarkadetan zorpetzearen mailarik gorenena izateak edozein plan edo inbertsio egitea kolokan jartzen duelarik, aurreko udal agintariek abiatutako kudeaketa ereduaren erruagatik.

Bildutik, erantzukizunez jarraituko dugu lanean gure udalerriarentzako irtenbide integrala bermatze aldera, hori baita jokoan dagoena, Urduñaren etorkizuna alegia.

Kontuen epaitegiak atzemandako hainbat irregulartasun:

Pertsonalari dagokionez:
Lan Ministerioaren inspekzio bat behar izan zen Udalak Arkupeako hainbat langileen egoera araupetu zezan.

Lan poltsak behar bezala kudeatzen diren frogak falta dira.

Funtzionarioei bereizitako postuetarako bitarteko langileak eta aldi baterako langileak Lan Eskaintza Publikorik gabe kontratatzea, Funtzio Publikorako Euskal Legearen kontra.

Kontratazioari dagokionez:
2009 agintaldian udalak esleitutako 185.000 €ko balioko kontratuak publizitate eta konkurrentzia printzipioak errespetatu gabe eskaini izana.

Arkupeko 59.000 € balioko gastu egikaritzea “dagokion batzordeko onarpenik gabe” egin izana.

2009 urtean 125.000 €ko gastua suposatu zuen “horrelako kontratuetarako inolako aurreikuspen legalik” gabeko kontratua mantendu izana.

Lau kontratuen kaierrek “horietako bat prezio bateratuan eta gainontzekoak 1.395.000 €tan ez dute formula aritmetikorik edo bestelakorik aurkezten eskaintza ekonomikoak haintzat hartu ahal izateko”.

2.071.000€tan boloratutako lau kontraturi dagozkien kaierrek “zehaztu gabeko, objektibotasunik gabeko edota eskeyitutakoen esperientzian oinarrituatko irizpideak ezartzen dituzte, eskaintzaren ezaugarri teknikoak beharrean”.

Bi kontratuen kaierrek “horietako bat prezio bateratuan eta gainontzekoak 1.883.000 €tan ez dute formula aritmetikorik edo bestelakorik aurkezten eskaintza ekonomikoak haintzat hartu ahal izateko”.

Diru-laguntzei dagokienez:
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren hitzetan, hainbat kasutan onuradunak etekinak izatea eragiten zuten diru-laguntzak eman ziren.

22.000 €ko diru-laguntza eman zen inolako zuzenespenik gabe.

Udalak ez zion 14.000 €ko diru-laguntza jaso zuen eta diruz lagundutako ekintzaren gastua frogatu ez zuen onuradunari inolako justifikaziorik eskatu.