Category: Albisteak
Bideoa: Urduñako udal zorpetzea, jatorria eta proposamenak
Api 22 2013- urduna
- 0 Comments
Zein da Urduñako udalaren zorraren jatorria? Nora joan dira maileguetan eskatu ziren sei milioi euro baino gehiago? Zergatik eskatzen du udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren inplikazioa?
Galdera hauei erantzuteko asmoz osatu dugu bideo hau:
Golf zelaia ateak ireki ditu bestelako eredu batekin
Api 08 2013- urduna
- 0 Comments
Duela urtebete Urduñako Golf Zelaia ixteko erabakia hartu zuen udalak. Orduan azaltzen genuen urtean 42.491 €ko diru galerak eragiten zituela, hau dela eta zelaiaren esplotazioa eramaten zuen enpresarekin kontratua etetea erabaki zuen udalak.
Urtebete igarota, Golf Eskolak ateak irekiko ditu berriro ere baina bestelako eredu batekin; aurretik enpresa batek kudeatzen zuen azpiegitura hemendik aurrera udalerriko golf jokalariez osatutako elkarteak eramango du.
Alde nabarmena dago diru aldetik kudeaketa eredu batek zein besteak udalarengan duten eraginaren gainean; izan ere, lehen urtero 50.491€ko kostea zuen mantenuak etorkizunean argindarrari eta hainbat materialei dagokien kostea soilik izango du.
Gure udalerriak bizi duen egoera ekonomiko larriaren aurrean bestelako kudeaketa ereduak gauzatzea beharrezkoa dugu; Alondegiko entsegu lokalekin egin bezala, hiritar zein elkarteen parte hartzea eta konpromisoari esker herriarentzat bideragarri ditugu orain gutxi defizit ikaragarria suposatzen zuten azpiegiturak; aurrerantzean ere bide horretan sakonduz egitasmo gehiago gauzatuko ditugu, urduñarren parte hartzea oinarri.
Urduñak Bizkaiko Aldundiaren inplikazioa exijitu du gehiago ezin duela itxaron ohartarazita
Mar 26 2013- urduna
- 0 Comments
Gaur goizean Bizkaiko Batzar Orokorretan Karlos Arranz Urduñako alkatea eta Naiara Merino eta Jose Antonio Landaluce zinegotziek Bizkaiko Foru Aldundiaren inplikazioa exijitu du udalak zorpetze egoera itogarriaren aurrean gehiago itxaron ezin duela ohartarazita.
Aurrekontuak aurkezteko epe legala agortuta dago baina hiriak pairatzen duen ia sei milioi euroko zorpetzeak aurrekontu erralak egiteko aukerarik ematen ez duela eta Aldundiari hiriko egoera ekonomikoari erantzuteko inplikazioa eskatu diote. Udalak gogorarazi duenez, Aldundiak egoera honen gainean erantzukizun zuzena du, hark baimendu baitzuen herriko kontuen zorpetze maila jasangaitza.
Bizkaiko Batzar Orokorretan eginiko agerraldiko bideoa ikusgai HEMEN KLIK EGINDA
Urduña Biltzen aldizkariaren 3. alea kalean da
Urt 08 2013- urduna
- 0 Comments
Urduña Biltzen aldizkariaren 3. alea kalean da jada; udalaren egoera ekonomikoa eta berau bideratzeko aurkeztutako Plan Ekonomikoa ditu hizpide ale berriak. Irakurgai duzu HEMEN KLIK EGINDA
Aisialdi gune berrirako proposamena
Aza 07 2012- urduna
- 0 Comments



