Category: Hirigintza
Golf zelaia ateak ireki ditu bestelako eredu batekin
Api 08 2013- urduna
- 0 Comments
Duela urtebete Urduñako Golf Zelaia ixteko erabakia hartu zuen udalak. Orduan azaltzen genuen urtean 42.491 €ko diru galerak eragiten zituela, hau dela eta zelaiaren esplotazioa eramaten zuen enpresarekin kontratua etetea erabaki zuen udalak.
Urtebete igarota, Golf Eskolak ateak irekiko ditu berriro ere baina bestelako eredu batekin; aurretik enpresa batek kudeatzen zuen azpiegitura hemendik aurrera udalerriko golf jokalariez osatutako elkarteak eramango du.
Alde nabarmena dago diru aldetik kudeaketa eredu batek zein besteak udalarengan duten eraginaren gainean; izan ere, lehen urtero 50.491€ko kostea zuen mantenuak etorkizunean argindarrari eta hainbat materialei dagokien kostea soilik izango du.
Gure udalerriak bizi duen egoera ekonomiko larriaren aurrean bestelako kudeaketa ereduak gauzatzea beharrezkoa dugu; Alondegiko entsegu lokalekin egin bezala, hiritar zein elkarteen parte hartzea eta konpromisoari esker herriarentzat bideragarri ditugu orain gutxi defizit ikaragarria suposatzen zuten azpiegiturak; aurrerantzean ere bide horretan sakonduz egitasmo gehiago gauzatuko ditugu, urduñarren parte hartzea oinarri.
Aisialdi gune berrirako proposamena
Aza 07 2012- urduna
- 0 Comments
Auzoei buruzko batzarra
Ots 16 2012- urduna
- 0 Comments
Atzo, otsailaren 15ean Urduñako udaleko hirigintza sailak batzar herrikoia egin zuen Kultur Etxeko areto nagusian, bertan udalerriko auzoetako hiritar ugarik hartu zuten parte, izan ere batzarrak auzoak zituen hizpide; urtarrilaren 26an eginiko Alde Zaharrari buruzko batzarrari jarraipena emanez.
Urduñako auzoetako beharrak aztertzeko eta hauek hobetu eta eraldatzeko prozesua abiatzea da batzar herrikoiaren helburua. Horretarako udalak prozesua gauzatzeko bideak eskaini eta auzotarrak, euren jardunaz auzoak eraldatzeko partaide izateko asmoa du egitasmoak. Ekimenak auzotarren arteko antolaketa eta hauen eta udalaren arteko harremanean oinarrituko da, bide horretan jarraipena egingo zaio eta herritarrez, teknikariz eta ordezkari politikoez osatutako lan talde irekia sortzea proposatzen da.
Alde Zahar osoan trafikoa galaraziko da asteburu eta jai egunetan
Urt 31 2012- urduna
- 0 Comments
Urduñako Udalak asteburu eta jai egunetan Alde Zaharrean ibilgailu trafikoa kentzeko erabakia hartu du iragan urtarrilaren 26an egindako osoko bilkuran. Udal ordezkaritza duten alderdi guztiek (Bildu, EAJ eta PP) egitasmoaren alde eman zuten botoa.
Neurria otsailaren bigarren hamabostaldian sartuko da indarrean. Hortik aurrera, baimendutako ibilgailuak baino ezin izango dira sartu udalerriko erdiguneko kaleetara.
Hirigintza partehartzean oinarrituko du udalak
Aza 29 2011- urduna
- 0 Comments
Azaroaren 29an Kultur Etxean eginiko asanbladan, udalak datozen urteotan hirigintzari dagozkion jardueratan parte hartzea bultzatzeko egitasmoa aurkeztu zen, laurogei bat herritarren aurrean.
Karlos Arranz, hiriko alkatea eta Jose Landaluce zinegotziak aurkeztu zuten udalak hirigintza, zerbitzu eta ekipamendu alorretan sustatu asmoz eztabaidagai zuten egitasmoa.
Udalak arlo teknikoan dituen tresnak aurkeztu eta administrazio barruko giza baliabideen errepasoa egin zuten (bai udaleko hirigintza, obrak eta zerbitzuen sailean eta Urduñederra elkarte publikoan ere). Honekin batera, arlo herritarra era mintzagai izan zuten, honen harira, eguneroko lana eta alde estrategikoa desberdindu beharra azpimarratu zuten.
Parte hartzea izango da hirigintza jarduerak sustatzeko ardatza, urtean zehar hiru batzar herritar egiteko asmoa azaldu zuten, honekin batera, lan talde iraunkorra eratzeko gonbitea egin zuten. Herritar talde anitza sortzeko asmoa azaldu zuten, horiekin batera alderdi guztietako politikariak eta udal teknikarien topagune litzatekeen elkarlana eratzeko.
Urduñak hirigintzari dagokionez dituen helburu estrategikoak, mugikortasuna, ondarea, ekipamendu eta zerbitzuak eta inguru kudeaketa dira. Udalak arlo honetan jarduteko bi tresna nagusi ditu, HAPN (Hiri-Antolamendurako Plan Nagusia) eta BPB (Berritze Plan Berezia); azken hau Urduñako Alde Zaharra babestutako eremu gisa izendatua dagoelako.
Alde Zaharrarekin batera, auzoak eta Larruazabal osatzen duten lau herriak ere eragiteko esparru gisa aurkeztu zituzten. Auzo desberdinetan, auzo elkarte eta norbanakoekin harremana sendotzea helburu izango du udalak, urtarriletik aurrera ekingo zaio auzoekin elkarlana sustatzeari.
Larruazabal osatzen duten herriei dagokienez (Lendoñogoiti, Lendoñobeiti, Mendeika eta Belandia) bertako alkateekin harreman ona badago ere, udalak agenda propioa eskaintzeko beharra aztertzeko asmoa adierazi zuten.
Gauzak horrela, abenduaren 13a hirigintza lan taldearen saioaren abiapuntutzat jartzea proposatu zuten, Alde Zaharrari dagokion lanari ekiteko. Arlo honetan, hainbat proposamen tekniko ere egin zituzten: Foru Plaza oinezkoentzako egiteaz eztabaida piztea, San Migel eta Andra Mari plazentan kanpo elementuak kentzea eta gaztelua zein harresia berreskuratzea alegia.




