Category: Partehartzea
Golf zelaia ateak ireki ditu bestelako eredu batekin
Api 08 2013- urduna
- 0 Comments
Duela urtebete Urduñako Golf Zelaia ixteko erabakia hartu zuen udalak. Orduan azaltzen genuen urtean 42.491 €ko diru galerak eragiten zituela, hau dela eta zelaiaren esplotazioa eramaten zuen enpresarekin kontratua etetea erabaki zuen udalak.
Urtebete igarota, Golf Eskolak ateak irekiko ditu berriro ere baina bestelako eredu batekin; aurretik enpresa batek kudeatzen zuen azpiegitura hemendik aurrera udalerriko golf jokalariez osatutako elkarteak eramango du.
Alde nabarmena dago diru aldetik kudeaketa eredu batek zein besteak udalarengan duten eraginaren gainean; izan ere, lehen urtero 50.491€ko kostea zuen mantenuak etorkizunean argindarrari eta hainbat materialei dagokien kostea soilik izango du.
Gure udalerriak bizi duen egoera ekonomiko larriaren aurrean bestelako kudeaketa ereduak gauzatzea beharrezkoa dugu; Alondegiko entsegu lokalekin egin bezala, hiritar zein elkarteen parte hartzea eta konpromisoari esker herriarentzat bideragarri ditugu orain gutxi defizit ikaragarria suposatzen zuten azpiegiturak; aurrerantzean ere bide horretan sakonduz egitasmo gehiago gauzatuko ditugu, urduñarren parte hartzea oinarri.
Udalaren egoera ekonomikoaren berri emateko herri batzarra
Urr 15 2011- urduna
- 0 Comments
Datorren urriaren 26an, udalaren egoera ekonomikoaren berri emateko herri batzarra egingo da Kultur Etxeko areto nagusian. 19:00etan emango zaio hasiera herritarrei udalaren egoeraren berri ematea helburu duen batzar honi; era berean etorkizunean udalaren egoera ekonomikoari aurre egiteko hartu beharreko proposatutako neurriak azalduko dira, esan beharrik ez dago mundu ososa gonbidatuta dagoela.
Udal parte hartzerako egitasmoa jendartean aurkeztu da
Abu 06 2011- urduna
- 0 Comments
Urduñako udalak aurrerantzean bultzatu nahi duen herritarren parte hartzerako politikaren berri emateko herri batzarra egin zen iragan ostiralean Kultur Etxean.
Herritarren iritziak eta kezkak jasotzeaz gain, etorkizuena udalerriko hiritarren benetako parte hartzea bermatzeko egitasmoa aurkeztu zuen Carlos Arranz alkateak, berarekin batera Garrastatxu Landaluze eta Patxi Cabel zinegotziak ere aritu ziren udal parte hartze egitasmoaren nodik norakoen berri ematen.
Herritarren parte hartzea bultzatzeko egitasmoaren aurkezpena datorren ostiralean
Uzt 22 2011- urduna
- 0 Comments
Urduñako udalak aurrerantzean bultzatu nahi duen herritarren parte hartzerako politikaren berri emateko herri batzarra deitu du datorren ostiralean, hilak 29 arratsaldeko 18:30tan Kultur Etxeko areto nagusian.
Herritarren iritziak eta kezkak jasotzeaz gain, etorkizuena udalerriko hiritarren benetako parte hartzea bermatzeko egitasmoa aurkeztuko da.
Honetaz gain, datorren ostegunean, hilak 28, Udaletxeko batzar aretoan deitutako osoko bilkuran parte hartzeko deia ere luzatu nahi dugu, bertan honako neurriei buruz jandungo da: papera eta kartoia biltzeko emakidaren luzapena, PP alderdian aurkeztutako ETAren aurkako mozioa eta ordenantza fiskalaren aldaketa besteak beste.



